Las adivinanzas son casi un lenguaje universal, y, además, ¡Al igual que los chistes, pueden servirte para aprender euskera de forma divertida! A ver qué tal se te dan 😉.
En euskera adivinanza se dice igarkizun o asmakizun, y como aquí somos majísimos, hemos reunido un montón de adivinanzas para ponerte a prueba mientras aprendes la lengua de Euskal Herria.
Y, como de costumbre, hemos clasificado dichos acertijos en euskera en grupos dependiendo de su dificultad.
Para empezar, aquí tienes unas cuantas adivinanzas sencillas en euskera dirigidas a niños/as:
Adivinanzas fáciles para niños/as
¡A ver si adivinan qué palabras esconden! Unas cuantas tienen que ver con animales 🤓:
Zuri-zuria,
beti hegaka.
Ehiztaria etortzean
beti presaka.
Nor naiz?
“Usoa”
Aurpegian daude.
Ikusteko dira.
Zer dira?
“Begiak”
Elurra beltz eta ikatza zuri.
Odola berde porrua gorri.
Egia gezur gezurra egi…
Metro bateko sudurra
hazi zait niri.
Zenbat gezur daude?
Zenbat kolore entzun dituzu?
“4”
Kurrin-kurrin,
kurrin-kurrin.
Zein da nire izena?
Ezetz igarri arin!
“Txerria”
Ezetz asmatu hortzen
garajea zein den?
“Ahoa”
Eta lepoari beti itsatsita
eramaten dugun baloia?
“Burua”
Bi belarri luzeak,
zaldiaren antza.
Ahoa irekita,
egiten du arrantza.
“Astoa”
Bere aita oilarra,
bere ama oiloa
eta bera hauen umea.
Zer da?
“Txita”
Nire txanotxo
gorria
ezaguna da basoan.
Otsoak eman zidan
sustoa,
baina bera korrika
joan azkenean.
“Txanogorritxu”
Txiki-txikiak gara,
oso langileak basoan.
Edurne Zuri ere
guk hartu genuen
etxean.
“Ipotxak”
Triki-traka,
triki-traka,
gora eta behera,
behera eta gora.
Ai, zer nekea!
Ai, zer dotorea!
Gure…..!
“Trena”
…, sardina bakalau!
Katuak jango hau!
“Lau”
Eskuinean adar bat,
ezkerrean bestea.
Sabel aldean, berriz,
titi edo errapea.
“Behia”
Hori hala bazan
sar dadila ………
Eta atera dadila
gure herriko plazan.
“Kalabaza”
Bost lagun dira:
bata txikia,
beste bat lodia,
beste bat luzea,
beste bat alferra
eta azkena langilea.
“Hatzak”
Mendian dago.
Uuu! Egiten du.
Txanogorritxuren
amona jan du.
Zer da?
“Otsoa”
Kotxea baietz apurtu!
Krak!
Kotxea ezetz apurtu!
Krak!
Orain nork konpondu?
“Mekanikaria”
Adivinanzas en euskera más complicadas
Estas ya exigen un poquito más 😉:
Zein da bere buztan
edo isatsarekin
jaten duen animalia?
“Denak. Ezagutzen al duzu jateko isatsa kentzen duen animalirik ala?”
Nola irteten da elefantea
uretatik,
ez badu zeri heldu?
“Blai eginda, beti.”
Bururik ez,
hankarik ez,
jantzirik nago kolorez,
beterik nago haizez,
zulatzen nautenean lehertzen naiz
Pummm! Eginez.
Nor ote naiz?
“Puxika”
Nor ote da? Nor?
Urtean behin baizik
ez duena soinekoa aldatzen?
“Sugea”
Geldi-geldi ibiltzen naiz
gainean etxea dudala.
Eta ez ibiltzeko minez,
bidea markatzen zilarrez.
“Barraskiloa”
Ez naiz haizea.
Ez naiz elurra.
Baina nire negarrekin
bustiko dizut burua
eta bustiko da zorua.
Zein naiz?
“Euria”
Gizakiaren antzekoa den
animalia iletsu ugaztuna.
Tximiniak garbitzeko ote,
antzekoa baitu izena?
“Tximinoa”
Intsektu txiki-txikia.
Oso gogaikarria.
Nekez ikusi eta entzun.
Ziztaka gau eta egun.
“Eltxoa”
Ihes egin gura badut,
atzeraka noa.
Itsasoan zein errekan,
baina beti uretan.
“Karramarroa”
Ez naiz autoa.
Kamioia ere ez.
Bi gurpilekoa naiz,
baina bizikleta ez.
“Motorra”
Hari zuriz,
hari gorriz,
hari beltzez,
zuloak ixten ditu,
zuloak eginez.
“Jostuna”
Zirrin-zarran, zirrin-zarran
Triki-tauki, triki-tauki.
Egunero egiten ditu
mahai bat eta bi aulki.
“Arotza”
Ez da dendaria.
Ez da dantzaria.
Baina egunero
prestatzen digu
gosaria, bazkaria eta afaria.
Zer da?
“Sukaldaria”
Eskuak zikindu.
Autoak konpondu.
Hori egiten badu,
zer lanbide du?
“Mekanikaria”
Berak irina nahastu
eta zuk ogia jan.
Asmatu eta esan:
nork egiten duen
egunez lo eta gauez lan?
“Okina”
Ez da igel ero.
Ez da eltze ero.
Nor ote da?
“Igeltseroa”
Arraina naiz
eta maite dut itsasoa.
Zaldunik gabeko
zaldi txikitxoa.
“Itsas zaldia”
Matxin dut izena
eta saltoka ibiltzen naiz.
Nor naiz?
“Matxinsaltoa”
Nire ezpata ezin da
segarriz zorroztu.
Uretan daukat baina
inoiz ez zait erdoildu.
“Ezpata arraina”
Korrikalari txikia,
saltari abila.
Beti hara eta hona,
ur putzuen bila.
“Igela”
Hau buruhaustea!
barraskiloari parea falta zaio,
baina ez dakigu zein den;
aizu, badakizu zuk?
“Barea”
Eguzkia eta lorea
maitemindu ziren behin.
Seme bat izan zuten,
badakizu zein?
“Eguzkilorea”
Hiru begi ditu eta
bakarrik hiru hitz esaten daki:
Segi! Kontuz! Geldi!
Nor da?
“Semaforoa”
Nire hanka eta mokoa luzeak
eta nire etxea kanpandorrean.
Nor naiz?
“Zikoina”
Berez da harroa eta arra,
goizero jotzen du adarra.
Nor da?
“Oilarra”
Udan jendez beterik,
neguan huts-hutsik.
Zutik baino gehiago
egoten da han etzanik.
Zer da?
“Hondartza”
Pareta aurrean, pareta atzean
eta pareta ezkerrean.
Jendea oihuka, txistuka, txaloka.
Pilota saltoka.
Lau pertsona izerditan,
lau pertsona korrika.
Nor dira?
“Pilotariak”
Kandela pilo bat argi eta
argi, inork ezin ditu itzali.
Pizturik daude beti, nahiz
eta batzuetan ez ikusi.
Zer dira?
“Izarrak”
Barnetik zimurra,
kanpotik gogorra.
Jan nahi baduzu,
kendu ezazu oskola.
Zer da?
“Intxaurra”
Nekazarien laguna
baratzean ezaguna,
txorientzako tuntuna.
Lanbidea du astuna
baratzean pasatzen baitu negua, uda,
goiza, arratsa, gaua eta gainera eguna.
Nor da?
“Txorimaloa”
Ni hasten naizenean kantari,
zuhaitz guztiak dantzari;
ni hasten naizenean txistuka,
ateak eta leihoak korrika.
Ez dakizu polita naizen ala itsusi,
ezin bainauzu ikusi.
Nor naiz?
“Haizea”
Tirriki-tarraka,
beti arrastaka,
bi adiskide gara
zuk min ez hartzeko
gure gainean jartzen zara
eta bazterrean uzten gaituzu
joaterakoan lotara.
Nor gara?
“Galtzerdiak”
Mahaira atera ohi dira.
Ez da jaten ezta edaten,
bai ordea ebaki eta banatzen.
Zertaz ari gara?
“Kartak”
Amak bi ditu aitak ere bai,
semeak bat ere ez
eta alabak hiru.
Zer da?
“A hizkia”
Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezko da edatea,
baina ni askatzeko hobe duzu
bi ezpainak ongi ixtea.
“B hizkia”
Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
“Mihia”
Bi nini doaz parean
ezin elkarri begiratuz.
“Begiak”
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe?
“Alaba, ama eta amona”
Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?
“Txokolatea”
Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
“Kanpaia”
Nola zula liteke puxika bat
bertatik airerik atera gabe
eta zaratarik egin gabe?
“Puxika hutsik egonda”
Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut.
Ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.
Zer naizen badakizu?
“Sudurra”
Oso ongi zaintzen dut etxea.
Ez dut zaunka egiten,
baina hortzak ditut.
Zer naiz?
“Etxeko giltzak”
Izanagatik txikia,
gela handira sartzean
betetzen du guztia.
“Kandela”
Zuri-zuria eta biribil,
iluntasuna argitzen dabil.
Zer da?
“Ilargia”
Uniformedun gudaria,
zuri eta gorriak.
Gerra ostean, ordea,
buru beltza eta erreak.
Zer da?
“Pospoloa”
Gorputz mehe eta luze,
mintzo naiz ahorik gabe.
Zer naiz?
“Boligrafoa”
Bi handa izan arren,
ezin dugu biderik egin.
Baina gizona gu gabe
ezin da inon aurkeztu.
“Prakak”
Zer eramaten dute erregeek
sabelaren erdian?
“Zilborra, guztiok bezala”
Zer dago itsasoaren eta
hondartzaren artean?
“Itsasertza”
Zer da zoparekin batera
ateratzen dena,
baina jaten ez dena?
“Goilara”
Ateri bada, makulu,
euria bada, aterpe.
Zer ote?
“Aterkia”
Zerura joan,
eztanda egin,
eta hamaika koloretan
desegin.
Ezetz jakin!
“Suziria”
Tipi-tapa dator, tipi-tapa doa, ehun
hankaren gainean egiten du
txangoa
“Ehunzangoa”
Erratz gainean arinak.
Sudurrak luze eta finak.
Beltzak hortz eta haginak.
Hegan dabiltza.
“Sorginak”
Egongela, sukalde,
logela eta komun.
Barruan bizi gara
igande eta astegun
“Etxea”
Aurrean punta.
Atzean zuloa.
Zer da?
“Orratza”
Mendian, berde.
Zakuan, beltza.
Sutan, gorri.
Zer da?
“Ikatza”
Orratz berezia naiz.
Gailurretan naiz nagusi,
baina sekula ez dut
haizerik josi.
“Haize-orratza”
Ahoa zabaldu dit,
begitxoak itxi,
lo asko egin ezean,
ezin diot eutsi.
Zer da?
“Logurea”
Balio du jateko,
balio du ukitzeko
eta txalo egiteko
eta —nola ez!—
orri hau pasatzeko.
“Eskua”
Gogorra eta eztia,
gabonetako jakia.
“Turroia”
Bi mendiren artean tiro zaratatsua,
sudurra itxiarazten duen tiro usaintsua.
Zer da?
“Puzkerra”
Bata bestearen gainean,
hor daude zure gorputzean musuka
bata bestearen gainean.
“Ezpainak”
Esadazu, igarle,
zer dago beti
uda hasieran
eta negu bukaeran?
“U hizkia”
Bertso-asmakizunak
¡Esto te va a gustar! Los bertsoak son cantos en verso improvisados que son muy típicos de la cultura y literatura vasca.
Y nuestros compañeros de Bertsoikasgela han creado varias adivinanzas en euskera que, en realidad, son bertsoak 🎶:
Batzutan da argia
bestetan iluna
batzutan pilakoa
bestetan astuna
kanpotik ilea du
barruan garuna
lepo gainean denok
daukagun laguna
gehiegik gutxiegi
erabiltzen duna.
“Burua”
Igande arratsalde
denen arrazoia
jolasteko tresna da
baina ez da GameBoy-a
biguna izan ahal da
baina ez da koltxoia
marka zuri-beltzeko
lur gaineko boia
gol bihurtu daiteke
jo ezkero goia.
“Baloia”
Inork hauetakoak
baldin baditu, ai!
aurkitu arte ez da
ibiliko lasai
ez dauzkanak, ordea
bizi dadin alai
ez ditu bilatuko
eta ez ditu nahi.
Aurkitzen badituzu
ez neri ekarri
azkurak ipiniko
bainau oso larri
erantzuna jadanik
nola ez igarri
tira, ez badakizu
barkatu, I’m sorry.
“Zorria”
Arroz aleak dira
lehenengo aztarna,
nahiz hori aldatu den
urteetan barna.
Honek sorrarazten du
soinu bat laztana,
beste bat isiltzeko
erabiltzen dana.
Dantzatu behar dena
denbora luzean,
ez baita samur sartzen
loaren leizean.
Eskuak ipintzen du
kantu-solasean,
berez mutua baita
eragin ezean.
Honi esker nigarra
liteke konsola,
hartu eta dantzatu
araziaz hola!
Entzun dut zilarrezko
zenbait badagola,
baina haurrari horrek
ez dio axola!
“Sonajeroa / Txintxirrina”
Adivinanzas con rimas
Y, para acabar, he aquí unas cuantas adivinanzas en las que debes usar la rima para acertar la palabra misteriosa:
Hau gabe zer litzake
gure ikasgela?
A _ _ _ _ _
“Arbela”
Ikasturte honetan
ikasten gabiltza
B_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
“Bertsolaritza”
Hiri honetan nonbait
polita da guztia
D _ _ _ _ _ _ _
“Donostia”
Animali erraldoi
ta elegantea
E _ _ _ _ _ _ _ _
“Elefantea”
Pilotariek bertan
nolako sasoia
F _ _ _ _ _ _ _
“Frontoia”
Ez da azukrea baina
badu bere antza
G _ _ _ _
“Gatza”
Iristean estali
lepo ta kokotza
H _ _ _ _
“Hotza”
Burdina erakarri
ohi du beregana
I _ _ _ _
“Imana”
Leku batzutan urri,
hemen ugaria
J _ _ _ _ _ _
“Janaria”
Motxilan bat badaukat
paperez beteta
K _ _ _ _ _ _
“Karpeta”
Goizean jaikitzean
ohi daukagun hura
L _ _ _ _ _
“Logura”
Gure maiteengandik
jasotzen duguna
M _ _ _ _ _ _ _ _
“Maitasuna”
Bizitzeko jan bila
hona eta hara
N _ _ _ _ _
“Nomada”
Galtzak josten zulatu
egin dit behatza
O _ _ _ _ _ _
“Orratza”
Nire gelako horman
badut bat ederra
P _ _ _ _ _ _ _
“Posterra”
Galtzontziloak bistan
ibiltzen da hegan
S _ _ _ _ _ _ _
“Superman”
Gustatzen zait letxuga
artean jatea
T _ _ _ _ _ _
“Tomatea”
Ukitzen dugu hanka
sartzean putzura
U _ _
“Ura”
Mediterraneo alboan
ze elegantzia
V _ _ _ _ _ _
“Venezia”
Iruñeako kaletan
sarri dabilena
Z _ _ _ _ _
“Zezena”